Ekonomia -

Nafarroa

Nafarroako Gobernuak eta parlamentu-talde guztiek, NA+k izan ezik, tokiko finantziazioko akordioa adostu dute

EH Bilduk adierazi duenez, hori aurrekontu-akordiorako negoziazioan lagungarria izan daiteke; Foru Gobernua eta koalizio abertzalea Aurrekontua eztabaidatzen ari dira.

Nafarroako Parlamentua, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Nafarroako Parlamentua, artxiboko irudian
Nafarroako Parlamentua, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak eta parlamentu-talde guztiek, NA+k izan ezik, tokiko finantziazioko akordioa adostu dute astelehen honetan. EH Bilduk adierazi duenez, akordio hori lagungarria izan daiteke aurrekontu-akordiorako negoziazioan; izan ere, Foru Gobernua eta koalizio abertzalea Aurrekontua eztabaidatzen ari dira.

Hala, Nafarroak, urtero, 30 milioi euro inbertituko ditu Foru Erkidegoko udalerri guztietako zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko; hala hitzartu dute Lurralde Kohesiorako Departamentuak PSN, Geroa Bai, Eh Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra alderdiekin.

Tokiko Inbertsioetako Plan berriak kapital-funtsa bermatuko du urtero, inbertsioetarako, Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakitera eman duenez. Horrela, Nafarroako udalerri eta kontzeju guztiek, urtero, zenbateko egonkorra baliatu ahalko dute, jarduerak finantzatzeko, euren beharren arabera.

Tokiko Inbertsioetako Planaren Lege berriak plan horrekin lotutako lan eta inbertsioen arauketa jasoko ditu; halaber, inbertsio-programa bakoitzak izango dituen zenbatekoa ere jasoko du.

Inbertsio Programak, Tokiko programazioa eta Zehaztapen Libreko Programa daude Planaren barnean; lehenak 9 milioi euro jasoko ditu; bigarrenak, 12; eta hirugarrenak, beste 9.

Arauak, horrez gain, malgutasuneko hainbat baliabide txertatuko ditu; hala, Planak bizitasun handiagoa izango du.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, udalerrien eta kontzejuen beharrak zehaztea helburu, hainbat deialdi eta inkesta egin ditu; guztira, 224 udalerrik eta 230 kontzejuk hartu dute parte horietan, hau da, Nafarroako herri guztietako % 74k.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSN Geroa Bai Albisteak Nafarroa Ekonomia berriak EH Bildu Izquierda-Ezkerrari buruzko albisteak Gaurko titularrak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentuko albisteak Podemos Ahal Dugu Nafarroa Navarra Suma koalizioaren azken ordukoa