Ekonomia -

LANDABENGO LANTEGIA

Nafarroako Volkswagenek ekoizpena geldituko du gaur eta ostiralean

Aste hontako beste hiru lanegunetan normaltasunez lan egingo dute, hiru txandetan, Volkswagenen Landabengo lantegian.

Volkswagen Nafarroa lantegia, Iruñeko Landaben poligonoan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Volkswagen Nafarroa lantegia, Iruñeko Landaben poligonoan
Volkswagen Nafarroa lantegia, Iruñeko Landaben poligonoan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du gaur (astelehena) eta urriaren 29an (ostirala), mikrotxip erdieroaleen faltagatik. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean normaltasunez lan egingo dute hiru txandetan. 

Enpresak langileei jakinarazi dienez, ostiralean prentsa tailerreko makina bakarrak lan egingo du hiru txandetan, eta txapako lantegia, ostera, goizeko txandan soilik egongo da martxan.

Aste honetan, Landabengo lantegiak beste bi eten egingo ditu: astelehenean eta ostiralean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Iruñea Nafarroa gaur Lana albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Volkswagen gaur Euskal enpresak azken ordukoa Automobilgintzari buruzko albisteak