Ekonomia -
Lan-istripua Nafarroan
49 urteko langile bat zauritu da Martzillan, 2-3 metrotik erorita
Corellako behargina helikopteroan eraman behar izan dute Nafarroako Ospitale Gunera. Zauritua etxola aurrefabrikatu baten eraikuntzan parte hartzen ari zen bertako industrialdean.
EiTB Media
49 urteko Corellako langile bat zauritu da ostegun honetan, Martzillako (Nafarroa) industrialdean, enpresa batean bi-hiru metrotik erorita, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 12:45 aldera gertatu da enpresa batean, Martzillako Complejo Deportivo etorbidean. Behargina etxola aurrefabrikatu baten eraikuntzan parte hartzen ari zen.
Langilea helikopteroan eraman behar izan dute Nafarroako Ospitale Gunera.
57 urteko Irungo langile bat hil zen asteazkenean Igantziko harrobian izandako lan-istripu batean. Era berean, Berriozarko 54 urteko behargin bat hil zen Berriobeitiko enpresa batean, pala kargatzaile batek harrapatuta.
Asteazkeneko heriotzarekin, azken egunetan lau behargin hil dira lan-istripuan, Foru Erkidegoan, LABek agiri batean salatu duenez. "Aste beltz" honetan, bost egunetan, hiru pertsona hil dira lan-istripuan, Nafarroan, 14 urte hasieratik, ELAk ohar batean deitoratu duenez.