Ekonomia -
Iruñea
Txantreako eremu urdineko langile bat zauritu da perdigoikada bat jasota
Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, "ustezko erasotzailea identifikatzeko zantzuak" dituzte. Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordeak erasoa salatu du eta elkartasuna adierazi dio zauritutako beharginari.
Agentziak | EITB MEDIA
Iruñeko Txantrea auzoan aparkatzeko eremu urdineko langile bat zauritu da perdigoi tiro bat jasota, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Ikerketa zabaldu dute, eta agenteen arabera, "ustezko erasotzailea identifikatzeko zantzuak" dituzte.
"Halakoak ez lirateke inoiz gertatu behar", salatu du Udaltzaingoak Twitter bidez zabaldutako mezuan.
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak erasoa salatu du eta "onartezina" dela erantsi du. Halaber, zauritutako beharginari babesa adierazi dio.