Ekonomia -

Gutxiengo soldata

Lan Ministerioak lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera negoziatuko du gizarte-eragileekin

Gobernuko iturriek informatu dutenez, igoera ez da urtarriletik kontuan hartuko, eta irailetik edo urritik eragina izango duen negoziatuko beharko dute.

Yolanda Diaz, Espainiako Lan ministroak. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz, Espainiako Lan ministroak. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz, Espainiako Lan ministroak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan Ministerioak lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko bilduko ditu irailaren 1an CCOO, UGT, CEOE eta Cepyme. Espainiako Gobernuko iturriek informatu dutenez, igoera ez da urtarriletik kontuan hartuko, eta irailetik edo urritik eragina izango duen negoziatuko beharko dute.

Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak soldaten igoeraren beharra azpimarratu du. Izan ere, covid-19ko kasuen berragertzearekin, soldaten inguruko igoeraren negoziazioa alde batera utzi eta erabakia urteko bigarren seihilekorako utzi zuten. Hala, txertaketa prozesuaren garapenarekin, egoera egokiagoa da orain eta Gobernuak negoziazioekin hastea erabaki du.

Hala ere, igoera aurtengo urtarriletik eragina izango ez duela adierazi du Gobernuak. Horrenbestez, Lan Ministerioak eta gizarte-eragileek irailetik edo urritik aplikagarria izango den negoziatu beharko dute.

Gaur egun, gutxieneko soldata 950 eurokoa da, eta Gobernuak bere hitza eman du batazbesteko soldataren % 60ra iritsiko dela indarrean dagoen legislatura honetan zehar.

CEOEren ezetza

Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioak lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko momenturik aproposena ez dela adierazi du. Izan ere, igoera horrek enplegua arriskuan jarriko lukeela eta hori mantentzearen beharra garrantzitsuagoa dela azaldu du.

Horrekin batera, CEOEk azpimarratu du soldaten igoerak ez duela eragin bera izango Madrilen, Katalunian edo Euskadin, bizi-kostu baxuagoa duten beste erkidegoetan izango duelarekin alderatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak CCOO UGT Soldatak Yolanda Diazen adierazpenak