Ekonomia -
Europako funtsak
Eusko Jaurlaritzak eta CEOEk inbertsio publiko-pribatuen alde egingo dute
Bi erakundeak Madrilen bildu dira, Euskadi Next 2021-2016 planaz eta europar funtsen optimizazioaz hitz egiteko.
Agentziak | EITB Media
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak (CEOE) adostu dute Europako funtsak optimizatzeko modurik onena inbertsio publikoen eta pribatuen arteko konbinazioa sustatzea dela.
Madrilen bildu dira Jaurlaritza eta CEOE, EAEko enpresek Estatuko mapan duten lekua aztertzeko. Pedro Azpiazuk, Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Euskadi Next 2021-2026 plana —Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen etorkizunari buruzko proiektua— aurkeztu dio konfederazioari.
Lankidetza publiko-pribatua beharrezkoa dela adostu ostean, eraldaketa ekologikoa, digitala eta "kohesio soziala" gauzatzeko metodoez aritu dira bi erakundeak. Hala, EAEk zein espainiar Estatuak Errekuperazio eta Erresilentziako Europako Mekanismoan (MRR) izango duten papera izan dute eztabaidagai.
CEOEk, bere aldetik, azpimarratu du Estatuaren eta autonomía erkidegoen arteko koordinazioa bizkortu egin behar dela. Prozesu hori arinduz gero, Europako funtsak errazago iritsiko lirateke, eta inbertsio proiektuak epe "arrazoizko epeak" izango lituzkete.