Ekonomia -

Gasteiz

Mercedesek astelehenean ekingo dio lanari, erregulazio espedientea baztertu gabe

Enpresa erabarreko zuzendaritzak jakitera eman du ez duela baztertzen lan erregulazio espedientea ezartzea, horniketa arazoak tarteko.

Mercedeseko langileak. Argazkia: EITB Media
Mercedeseko langileak
Mercedeseko langileak. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astelehenean, ekainak 28, Gasteizko Mercedes-Benzen lantegiak lanari ekingo dio. Bost egun eman ditu itxita enpresak, furgonetak egiteko osagai elektronikoak falta zirelako. Multinazional alemaniarrak gaur iragarri sindikatuei irekieraren berria.

Hala ere, enpresak adierazi du osagai elektronikoen falta arazo bat dela, eta egoera kritikoa dela horniketa katean. Horrela, lantegi arabarreko zuzendaritzak proposamen berriak aztertzeko epea ireki du, eta enplegu erregulazio espedientea neurri horien artean dago.

Geldialdiaren ostean, zuzendaritzak bost egun ditu erabaki bat hartzeko. Ekoizpena gelditu edo, hornidura arazoekin bada ere, lanari ekingo dioten erabaki beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Herriak eta Hiriak Araba Lana ABEEE kasuak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Industriaren azken ordukoak Automobilgintza