Ekonomia -

HORNIDURA FALTA

Ekoizpena eten dute gaur Gasteizko Mercedes lantegian, hornidura arazoak tarteko

Zehazki, Kroschu hornitzailearen kable batzuk falta ditu. Geldialdiak muntaketa, pintura eta azken muntaketa sekzioetako hiru lan txandetako langileei eragingo die.

Gasteizko Mercedes lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteizko Mercedes lantegia
Gasteizko Mercedes lantegia. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes lantegian ekoizpena eten dute gaur, hornidura arazoak tarteko. Zehazki, Kroschu hornitzailearen kable batzuk lortu ezinak eragin du geldialdia.

Zuzendaritzak eta enpresa batzordeak baieztatu dute ekoizpenaren gelditzea.

Lanuzteak muntaia (gordina), pintura eta azken muntaketa sekzioetako hiru txandetako langileei eragingo die, "beharrezko lanak egiteko eskatzen zaien pertsona" horiei izan ezik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Multinazionalak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Albisteak Mercedes-Benz albisteak Industria sektorea gaur Automobilgintzari buruzko albisteak