Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

Gasteizen AHTa eraikitzeko izapideak azkartzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak

Euskal erakundeetako arduradunak Espainiako Gobernuko ordezkariekin bildu dira eta Abiadura Handiko Trena hirian lur azpitik sartzeko plana berretsi dute.

Horrelako izango litzateke AHTren geltokia Gasteizen. Argazkia: Irekia
Horrelako izango litzateke AHTren geltokia Gasteizen.
Horrelako izango litzateke AHTren geltokia Gasteizen. Argazkia: Irekia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraio sailburuak esan du Abiadura Handiko Trena (AHT) Gasteizen lur azpitik sartzeko egitasmoari eusten diola Eusko Jaurlaritzak, eta lanak martxan jartzeko aurreko tramiteak azkartzeko eskatu du.  

Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko arduradunak Madrilen izan dira gaur eta bilera egin dute Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko ordezkariekin. Besteak beste, Iñaki Arriola sailburua, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, Gorka Urtaran alkatea eta Pedro Saura Garraioko estatu idazkaria izan batzarrean.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: AHTren lanak 2027an amaituko dira

Arriolak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak "argi" dauka AHTa Gasteizen lurpetik sartu behar dela eta dagokion obraren zatia bere gain hartuko duela, "proiektu estrategikoa dela hiriarentzat eta iritsiera hala egingo zela adostu genuelako".  

Horrez gain, AHTa eraikitzeko tramiteak "arintzeko eta azkartzeko" formulak bilatzeko eskatu dute bileran euskal erakundeek.

Halaber, gaur egun trenbidea Gasteizen lurperatzeko proiektuaren zein Arkauteko lotunearen proiektuaren inguruan egiten ari den ingurumen-inpaktuaren azterketa prozedura "konplexua" dela esan du, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak ebatzi beharreko "11.000 alegazio baino gehiago" dituela azpimarratuta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Abiadura Handiko Trena