Ekonomia -

Lan gatazka

Tubacexeko langileen manifestazioa Laudion, “Aiaraldeko enpleguaren defentsan”

Enpresa arabarreko langileek zuzendaritzak aurkeztutako EEEa salatu dute, Maiatzaren Leheneko protestekin bat eginez.

Tubacexen manifestazioa Laudion. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Tubacexen manifestazioa Laudion
EEEa salatu dute Tubacexeko Langileek Laudion, Maiatzaren Lehenean

0:48

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacex enpresako langileek manifestazioa egin dute Laudion (Araba), Maiatzaren Leheneko protestekin bat eginez, enpresako zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu Erregulaziorako Espedientea salatzeko. 129 langileri eragingo dion lan gatazkarentzat “irtenbide bat” eskatu dute.

Langileek otsailetik daramate greba mugagabean, eta EAEko hainbat herritan deitutako Maiatzaren Leheneko manifestariekin atera dira gaur kaleetara.

Zure interesekoa izan daiteke: Pandemiak larriagotutako lan-gatazkak

“Aiaraldeko enpleguaren defentsan” lelopean, 18:30ean abiatu dute Laudioko protesta. Bertan, eskualdeko hainbat enpresen baldintza latzak salatu dituzte eta erakundeekin harremanetan jartzeko asmoa erakutsi dute, “irtenbidea egon daitekeelako eta horren aldeko apustua egin behar delako”.

Hala, enpresa batzordeak jakinarazi du maiatzaren 4an, asteartearekin, Derion egingo dutela kontzentrazioa eta hilaren 7an, ostera, Bilbon manifestatuko direla Petronorreko langileekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba Grebak Tubacex Lana Laudio Langileen nazioarteko eguna Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Metalgintza albisteak Gorobel magaleko kuadrilla