Ekonomia -
Lan-gatazka
Petronorrek astelehenean jarriko du indarrean 354 langileri eragingo dien txostena
Konpainiak asteazken honetan sartu du printzipioz 8 hilabete iraungo duen Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostena.
agentziak | eitb media
Petronorrek Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostena sartu du gaur, eta datorren astelehenean, maiatzaren 3an, hasiko da eragina izaten 354 langilerengan, 8 hilabetez, konpainiako iturrietan oinarrituta Europa Pressek jakinarazi duenez.
Neurri horren aurka agertzeko, Petronorreko langile batzordeak iragarri du mobilizatzen jarraituko duela, manifestazioak eta lanuzteak egiten, besteak beste. Ostegun honetan Tubacexeko langileak babestuko dituzte Bilbon egingo duten manifestazioan, 11:30ean, eta ostiralean auto ilara egingo dute megafoniarekin Muskiz eta Gallarta artean.
Txostena enpresako langileen herenarentzat izango da, eta "eragin aldakorra" izango du, "merkatuak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatuko baitira, nahiz eta unean unekoak izan, eragina murrizteko", Petronorrek azaldu duenez.