Ekonomia -

Erresidentziak

Gipuzkoako Senideakek erresidentzien gatazkan esku hartzeko eskatu dio Aldundiari

Gipuzkoako adineko etxeetako familien elkartea Donostian kontzentratu da erresidentzietako lan gatazkaren amaiera eskatzeko.

Gipuzkoako Senideaken manifestazioa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gipuzkoako Senideaken manifestazioa
Gipuzkoako Senideaken manifestazioa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Senideakek, helduen egoitzetako senideen elkarteak, Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio erresidentzietako lan gatazkan “aurrera pauso bat emateko eta behin betiko irtenbide bati” bidea zabaltzeko.

Manifestazioa bukatuta, Beatriz Martinez eta Nekane Saez de Cabezonek, elkarteko ordezkariak biak, foru erakundeari zuzendutako idatzia irakurri dute. Honakoa salatu dute: “248 greba egun eta pandemia hasi zenetik 13 hilabete igarota, arazoak bere horretan jarraitzen du: ez dugu negoziazio mahairik, langileen egoerak prekarioa izaten jarraitzen du eta horrek guztiak kalte egiten die egoiliarrei”.

Gipuzkoako egoitzetako langileek 247 egun daramatzate greban
Gipuzkoako egoitzetako langileek 247 egun daramatzate greban
Gipuzkoako egoitzetako langileek 247 egun daramatzate greban

1:02

“Egungo baldintzek ez dute bermatzen kalitatezko zaintza, ezta egoiliarrek merezi duten tratu duina”, gehitu dute. Hala, sendien eta langileen errealitateak “txarrera” egin duela azaldu dute; izan ere, “pandemia bortizki sartu da erresidentzietan eta nekea, tristura eta oztopoak areagotu egin dira”, erabiltzaileen egoerak “okerrera egiten duen” bitartean.

Beste alde batetik, bozeramaileek salatu dute greba egunetan ez direla bueltatu “adostutako eta eman gabeko zerbitzuen kuotak, Aldundiak 2020ko abenduaren 11n hala iragarri zuen arren”. Bukatzeko, manifestazioaren aldarria gogorarazi dute: “berriz eskatzen diogu Aldundiari aurrera pauso bat emateko eta behin betiko irtenbide bati” bidea zabaltzeko.

Manifestariek segurtasun neurri guztiak errespetatuta egin dute protestaren ibilbidea, horietako asko gurpildun aulki hutsei bultzaka. Donostia erdialdeko hainbat kaletan ibili dira eta Boulevardean eman diote amaiera protestari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Donostia Gipuzkoa Grebak Gizarte zerbitzuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Manifestazioak Koronabirusa Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak