Ekonomia -

2021eko kontuak

Donostiako aurrekontuetarako ituna lortu dute Elkarrekin Podemosek eta udal gobernuak

Koalizioko hiru zinegotzietatik bi abstenitu egingo dira (Ezker Anitza-IUkoak ez du akordioa babestuko). Hala, bihar emango zaie bide aurrekontuei.

Donostiako Udaletxea. Argazkia: Iban Garcia
Donostiako Udaletxea.
Donostiako Udaletxea. Argazkia: Iban Garcia

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako 2021eko aurrekontuen proiektua onartzeko akordioa lortu dute udal gobernua osatzen duten bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, eta Elkarrekin Podemosek. Hori horrela, koalizio moreak erretiratu egingo du biharko osoko bilkuran aurkeztekoa zuen osoko zuzenketa, eta hiru zinegotzietatik bi abstenituta, aurrera aterako da proiektua.

Ezker Anitza-IUko zinegotziak (koalizio moreak hiru ordezkari ditu Udalean: bi Elkarrekin Podemosekoak, eta bestea, Isabel Saludek zuzentzen duen alderdikoa) ez du adostutakoarekin bat egin, eta biharko bozketan kontrako botoa emango duela iragarri du.

Abstentzioaren truke, ia hiru milioiko dirulaguntzak adostu dituzte bi aldeek, ostalaritzari eta merkataritza txikiari laguntzeko, emakumeen enplegua sustatzeko eta etxebizitzari lotutako hainbat neurri bultzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika albisteak EAJ-PNV Araba Donostia bideoak Alderdi politikoak bideoak Ekonomia berriak PSE-EE berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Gipuzkoako Foru Aurrekontuak Ezker Anitza-IU