Ekonomia -
Zaldibarko zabortegia
Sololuze eta desagertuta jarraitzen duen Beltran oroitu dituzte, 13 hilabete eta gero
Zaldibar Argituk elkarretaratzeak egin ditu zenbait udalerritan, eta gertatutako guztia argitu dadila eskatu du. Oraindik ez dute aurkitu Joaquin Beltranen gorpua.
EITB Media | Agentziak
Zaldibar Argitu plataformak gogoan izan ditu Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, Zaldibarko zabortegiaren luizian harrapatuta geratu ziren langileak. Orain dela 13 hilabete, 2020ko otsailaren 6an, behera etorri zen zabortegia.
Sololuzeren gorpua 2020ko abuztuaren 16an topatu zuten. Beltran oraindik bilatzen ari dira.
Plataformak elkarretaratzeak eta lore eskaintzak egin ditu, larunbat goizean, Zaldibarren, Zallan, Markinan eta Etxebarrin (Bizkaia).
Horietan desagertutako langileak oroitu dituzte, eta gertatutako guztia argitu dadila eskatu dute.
Plataformak antolatutako elkarretaratzea. Argazkia: Zaldibar Argitu