Ekonomia -

KORONABIRUSA

BEZ zero tasa onartu dute PCR probetarako eta covid-19aren aurkako txertoetarako

Aurretik osasun zentroetan covid-19aren aurka borrokatzeko materialaren inportazioaren eta eskuratzearen BEZa eta maskara kirurgikoen BEZa % 4ra jaitsi zituzten.

PCR proba. Argazkia: EFE
PCR proba.
PCR proba. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak onartu du "in vitro" diagnostiko probetarako —PCR probak, esaterako— eta covid-19aren aurkako txertoetarako BEZaren zero tasa.

Neurri berri honen helburua gaixotasunaren diagnostikoa eta txertaketa erraztea da. Sektore turistikoari, ostalaritzari eta merkataritzari laguntzeko lege-dekretuaren barruan egongo da. 2022ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

Ogasun Ministerioaren arabera, BEZaren jaitsiera hori gehitzen zaio osasun zentroetan covid-19aren aurkako materiala inportatzeko eta erosteko indarrean dagoenari, baita maskara kirurgikoenekoari ere. Azken hauek % 4ko zerga-tasa dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa Zerga politika gaur