Ekonomia -

Koronabirusa

PCRei BEZa jaitsiko dien zuzentarauan musukoak sartzea eskatu dio Espainiak Bruselari

Espainiako Gobernuak azaldu duenez, merkatuan dagoen lehia ikusita, musukoen salmenta prezioa berrikusteko lanean ari dira.

Jendea musukoarekin paseatzen, Bilbon. Argazkia: Efe
Jendea musukoarekin paseatzen, Bilbon. Argazkia: Efe
Espainiako Gobernuak musukoen prezioa jaisteko konpromisoa hartu du

1:59

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak gutun bat bidali dio Europako Batzordeari osasun arloko produktuei, tartean PCRari, BEZa jaisteko lantzen ari den zuzentarauan musukoen prezioa ere sar dezan.

"Bide hori erabil dezala musukoen salmentaren BEZa ere sartzeko", adierazi du Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministro eta Gobernuaren bozeramaileak. Era berean, esan du Espainiako Gobernua, merkatuan dagoen lehia ikusita, musukoen salmenta prezioa berrikusteko lanean ari dela.

"Murrizteko aukera badugu, egingo dugu", berretsi du Monterok Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, eta gaineratu du Bruselari eskatu diotela baiezta dezala egungo araudiarekin ezin dela BEZaren murrizketarik egin.

"Ez Espainiako Gobernuak zalantzak dituelako, baizik eta arauaren inguruan egia esaten ez dutenak isiltzeko", adierazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Zerga politika gaur