Ekonomia -

Brusela

Bruselak beste enpresa batzuen datuak "neurri gabe" erabiltzea egotzi dio Amazoni

Europako Batzordearen "atariko" ondorioa da Amazonek Batasuneko lehia arauak urratu dituela online merkataritza txikizkarian.

La Comisión Europea acusa a Amazon de abuso en el uso de datos de otras empresas. Foto: EFE
La Comisión Europea acusa a Amazon de abuso en el uso de datos de otras empresas
La Comisión Europea acusa a Amazon de abuso en el uso de datos de otras empresas. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Amazon multinazional estatubatuarrari leporatu dio bere produktuak saltzeko orduan beste enpresa batzuen datuak neurri gabe erabili izana.

Bruselak kargu-orri baten bidez eman dio konpainiari "arau-hauste" horren berri.

Gainera, Europako Batzordeak Amazonen aurkako bigarren ikerketa ireki du, bere eskaintzei eta bere zerbitzu logistikoak erabiltzen dituzten saltzaileei "modu artifizialean" mesede egiten ari dela iritzita.

Amazonek internet bidez soilik saltzen ditu bere produktuak, baina, halaber, merkatari independenteen erakusleiho eta merkatu ere bada bere plataforma.

Horregatik, Europako Batzordearen "atariko" ondorioa da Amazonek Batasuneko lehia arauak urratu dituela online merkataritza txikizkarian.

Bruselak nabarmendu du ikerketa sakon bat abiatu dutela, baina horrekin ez dutela aurreepaiketarik egin nahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Brusela Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Merkataritza Internet Amazon