Ekonomia -

Kaleratzeak

CCOOk, UGTk eta ITPk adostutako aurreakordioa berretsi dute langileek

Akordioaren arabera, Zamudioko lantegian aldi baterako kontratua duten 121 behargin kaleratuko dituzte, eta beste 42 langilek aurretiko erretreta hartuko dute. ELAk ez du akordioa sinatuko.

ITP Aero Zamudioko (Bizkaia) langileen manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
ITP Aero Zamudioko (Bizkaia) langileen manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
ITP Aero Zamudioko (Bizkaia) langileen manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan ostiralean ITP Aerok eta CCOO eta UGT sindikatuek adostutako aurreakordioa berretsi dute jarraitzaileek eta militanteek batzarretan. Akordioaren arabera, Zamudioko lantegian aldi baterako kontratua duten 121 behargin kaleratuko dituzte, eta beste 42 langilek aurretiko erretreta hartuko dute.

Bi sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, batzarrek aurreakordioari oniritzia eman diete gehiengo zabal batekin. Honenbestez, UGTko hiru ordezkariek eta CCOOko bik babesa emango diote ITP SAUko negoziazio mahaian. ITP SAU Zamudioko lantegi nagusiak, Ajalvirrekoak eta eta Alcobendasekoak (Madril) osatzen dute.

Madrilgo lantegietako beharginen ordezkaritzak oniritzia eman zion akordioari. Gauzak horrela, 13 ordezkarietatik hiruk ez dute aurreakordioa sinatuko, ELA sindikatuko hirurek hain zuzen ere.

Kaleratzeak eta aurretiko erretiroak

Akordioaren arabera, Zamudioko lantegian aldi baterako kontratua duten 121 behargin kaleratuko dituzte, eta beste 42 langilek aurretiko erretreta hartuko dute. 58 urtez gorakoentzat erretretak derrigorrezkoak izango dira, 50.000 euroz azpiko soldata gordinentzako % 85eko osagarri batekin, eta gainditzen dutenentzat % 75ekoa.

Guztira, 163 beharginek utziko dute Bizkaiko lantegia. Hasiera batean, zuzendaritzak 194 langile kaleratzea planteatu zuen.

Aldi baterako lan erregulazioko espedientea

Adostutako hirugarren neurria aldi baterako lan erregulazioko espedientea da. Langile guztiei eragingo die datozen 14 hilabeteetan, datorren urteko abenduaren 31ra arte.

Erregulazioa azaroaren 2tik aplikatuko da, langileek aurreakordioa berretsi ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Zer gertatu da Bizkaian? ELA Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT Lan gatazkak