Ekonomia -

Elkarrizketa

Maya: "Terrazak irekitzearen aukera aztertu beharko dugu Osasun Departamentuarekin"

Iruñeko alkatearen ustez, tabernak ez dira arazoa, "kale-edana baizik". Hala, adierazi du berak ez lukeela ostalaritza ixtearen erabakia hartuko.

Enrique Maya, en los estudios de Radio Euskadi en Pamplona. Foto: EiTB
Enrique Maya, en los estudios de Radio Euskadi en Pamplona.
Maya: hobe litzateke ostalaritza ez ixtea eta 'espazio publikoak gehiago kontrolatzea'

2:05

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirus kasuen gorakadari aurrea hartzeko Nafarroako Gobernuak hartutako neurri murriztaileak "beharrezkoak" zirela uste du Enrique Maya Iruñeko alkateak (Navarra Suma), baina tabernak eta jatetxeak ixtearen erabakia gogorregia dela iritzi dio.

Mayari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadin. Adierazi duenez, "ditugun datuekin nik ez nuke ostalaritza itxiko; hobe zitekeen ordutegi mugatua ezarri eta espazio publikoaren erabilera gehiago kontrolatzea". Izan ere, horren ustez, "arazoa kale-edana da, etxebizitzetan egin dena, eta ez ostalaritza. 18.000 lanpostu jarri ditugu kolokan. Berehala hartu behar dira neurriak enplegu galera ikaragarria izango delako".

Horrekin lotuta, 14 eguneko epea igarota, "terrazak irekitzearen aukera" aztertzearen alde agertu da Iruñeko alkatea. "Debeku hori arintzea da nire asmoa, eusteak langabezia dakar eta", azaldu du. Mayak iragarri du ostalaritza elkarteekin bilduko dela datozen egunetan, eta ondoren, Osasun Departamentuarekin. Bestalde, adierazi du ostalariei ekonomia-jardueren gaineko zerga "ez kobratzeko" prest dagoela.

Mayak esan du polizia ezberdinen arteko koordinazioa "erabatekoa" izan dela eta Iruñeko Udaltzaingoak "oso lan ona" egin duela, baina tamalez, ez dela nahikoa izan. Izan ere, aitortu duenez, Iruñeko datuak "txarrak" dira: hiriburuan 100.000 biztanleko 600 kutsatze baino gehiago daude, eta auzoetan 900tik gora dago kopurua. "Nafarroako datuak benetakoak dira, baina badirudi beste leku batzuetan datuak makilatu egiten direla. Navarra Suma laguntzeko prest dago: UPNren aditua Osasuneko zuzendari nagusia izan zen eta", nabarmendu du.

EH Bildurekiko, kritiko

Mayak estu hartu du EH Bilduk Udalean egiten ari den oposizio lana. Alkatearen ustez,  koalizio abertzalekoek "adierazpen politikoz josi dute eguneroko jarduna, aurpegi adeitsuarekin badatoz ere, udal gobernua higatzeko asmoarekin". Erabat ukatu du auzo pobreenei arreta jartzen ez zaiela: "Batzuetan auzo bat lehenesten da, eta beste batzuetan, beste bat". "EH Bildukoek inposatzen duen alkate gisa aurkeztu nahi naute, diktadorea bainintzan, baina ez da horrela", adierazi du.

Azkenik, Voxek Pedro Sanchezen aurka aurkeztuko duen zentsura-mozioaren harira, Mayak nabarmendu du "Gobernua aldatzeko baino, PP zigortzeko Voxen saiakera" bat dela. "Nahikoa zalaparta daukagu, inongo zentzurik ez duen zerbait eztabaidatzeko moduan", erantsi du.

______________________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Enrique Maya Alderdi politikoak Gaixotasunak Gizartea Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak Iruñeko Udala Navarra Suma Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea