Ekonomia -

LAN-ISTRIPUAK

Loiuko enpresa bateko langilea hil da lan-istripuan, Kantabrian

CCOOk ezbeharra ikertzeko eskatu du eta elkarretaratzea deitu du astelehenerako, hilak 28, Sondikako tren geltokiaren aurrean. 

Derivados del Fluor enpresaren irudi ofizial bat.
Derivados del Fluor enpresaren irudi ofizial bat.
Derivados del Fluor enpresaren irudi ofizial bat.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOOk ohar batean adierazi duenez, 34 urteko Portugaleteko langilea hil zen atzo Kantabrian, Onton herrian, Derivados del Fluor enpresarentzat lanean ari zela. Hildakoa Loiuko Sisteinge Ingeniaritza Elektrikoko langilea zen eta Derivados del Fluorrek azpikontratatuta zuen.

Kantabrian, Derivados del Flour planta kimikoan ari zen lanean istripua izan zuenean, ostiral arratsaldean. Erredurak jasan zituen gorputzean eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Bertan hil zen bart.

Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, atzo 12:00ak aldera lantegia argindarrik gabe geratu zen denboralearen ondorioz.

Behargina elektrobalbula bat ikustera joan zen, eta azido fluorhidriko ihes batek erredurak eragin zizkion.

"Ikerketa zorrotza" egiteko eskatu du CCOOk eta azpikontratek "lan baldintza eskasetan" lan egiten dutela ohartarazi du. "2020an pertsona gehiago hil dira jada lan-istripuetan 2019an baino, eta hori, COVID-19a dela eta, aktibitatea etenda egon dela" salatu du sindikatuak.

Hildakoaren senideei babesa helarazteko askoz, elkarretaratzea deitu dute astelehen honetarako, hilak 28, 11:30ean, Sondikako tren geltokiaren parean.

Kantabrian, berriz, 08:00etatik 10:00etara egingo dute lan-istripua salatzeko elkarretaratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Portugalete argazkiak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kantabria gaur Sondika