Ekonomia -

Turismoa

Euskadiko hoteletako gaualdiak % 43 jaitsi dira abuztuan

Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan, % 39,2ko beherakadarekin, uztailean baino gutxiago.

Abuztuan gaualdien jaitsiera orokorra izan da hiru lurraldeetan. Argazkia: EFE.
Kaleak hutsik EAEn
Abuztuan gaualdien jaitsiera orokorra izan da hiru lurraldeetan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuan EAEko hoteletan izandako gaualdiak % 43,1 jaitsi dira aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, uztailean baino datu hobea, orduan % 50,8ko beherakada izan baitzen.

Bidaiarien sarrerek ere behera egin dute abuztuan (% 39,2), uztailean baino gutxiago (% 45,2), Eustatek astearte honetan jakitera eman dituen datuen arabera.

Abuztuan gaualdien jaitsiera orokorra izan da hiru lurraldeetan, baina uztailean baino datu hobeekin. Bizkaian % 53ko beherakada izan zen (% 59,2 uztailean), Araban % 45,7koa (% 51,3 uztailean) eta Gipuzkoan % 30,9koa (% 42 aurreko hilabetean).

Turisten sarrerek neurri handiagoan egin dute behera abuztuan Bizkaian (% 52); Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 41,8 eta % 21,9 egin dute behera, hurrenez hurren. Hiru lurraldeetan datuak uztailean baino hobeak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Ostatuei buruzko albisteak Eustaten datuak