Ekonomia -
Industria
Euskadiko industria-ekoizpenak urte arteko % 11,2ko beherakada izan du ekainean
Urtea hasi zenetik bilakaera okerragoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan ere: % 18 jaitsi da, eta Estatuan % 14,8 jaitsi da, batez beste.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ekainean, Euskadiko Industria Ekoizpenaren Indizeak % 11,2ko beherakada izan du urteko tasan; aurten, berriz, % 18koa da jada, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) jakitera eman dituen datuen arabera.
Euskadiko industria-ekoizpenaren urteko tasaren beherakada handiagoa izan da Estatukoa (% 9,6) baino.
Urtea hasi zenetik bilakaera okerragoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan ere: % 18 jaitsi da, eta Estatuan % 14,8 jaitsi da, batez beste.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea