Ekonomia -

Koronabirusa

Jaurlaritzak 20 milioi euro bideratuko ditu kontsumoa indartzeko renove planetara

Etxetresna elektrikoak, leihoak, ibilgailua eta makina-erreminta erosteko eta enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak dira, Mahai Sozioekonomikoaren bileran iragarritakoak.

Jendea erosketak egiten. Argazkia: Efe
Jendea erosketak egiten. Argazkia: Efe
20 milioi euroko plana, tresna elektrikoak, leihoak eta autoak berritzeko

1:24

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak asteazken honetan iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro bideratuko ditu renove programa batzuk finantzatzeko, familiei eta enpresei kontsumoa eta inbertsioa sustatzen laguntze aldera.

Urkullu bideokonferentziaren buru izan da Euskadiko "Mahai Sozioekonomikoaren" laugarren bileran, koronabirusaren pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko konponbideak aztertzeko. Bileran, bere gobernuko hainbat sailburuk, hiru foru-aldundiek, UGT eta CCOO sindikatuek, patronalak, merkataritza-ganberak eta beste eragile sozioekonomiko batzuek hartu dute parte.

ELA eta LAB sindikatuak, alabaina, ez dira batu, iragarria baitzuten ez zirela foro horretara gehiago joango, "propaganda" dela-eta edukirik ez duela iritzita.

Bere hitzaldian, Urkulluk iragarri du etxetresna elektrikoen renove plan bat eta leihoen beste bat jarriko dituela martxan, 2,5na milioi euroko inbertsioarekin, eta beste 5 milioi euro ibilgailuak erostera bideratuko dituzte.

Horrez gain, renove plan bat egongo da makina-erremintarentzat eta beste bat enpresa txiki eta ertainentzat, 5 milioi eurokoa bakoitza. Bonu-programa bat ere jarriko da martxan aldundiekin batera, merkataritza suspertzeko.

"Kontsumoa eta inbertsioa sustatzeko unea da, ekonomiaren eta enpleguaren dinamismoari bizirik eusteko", azpimarratu du Urkulluk, eta Jaurlaritzak "enpleguaren defentsarekin" duen konpromisoa berretsi du, eta "ahalik eta enplegu gehien mantentzeko eta galdutako enplegu guztia berreskuratzeko behar dena" egingo dutela esan du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza ELA LAB EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Koronabirusa Dirulaguntzak gaur Euskal enpresak azken ordukoa Energia berriztagarriak Higiezinen merkatua gaur Automobilgintza