Ekonomia -

Koronabirusa

Tubacexek sei hilabetera arteko lan erregulazioa ezarri du langile guztientzat

Gainera, langileek ez dute osagarririk jasoko, zuzendaritza eta beharginen ordezkariak ez direlako ados jarri.

Tubacex. Argazkia: EiTB
Tubacex. Argazkia: EiTB
Tubacex. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubacexek 6 hilabetera arteko Aldi Baterako Lan-Erregulazio Txostena aurkeztuko du langile guztientzat, Amurrioko eta Laudioko lantegietako 600 langileentzat, eta inolako osagarririk gabe, ez baitute akordiorik lortu zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko bileretan.

Konpainiako zuzendaritzak jakinarazi duenez, koronabirusaren pandemiak eragin duen egoeragatik hartu dute "erabaki zail" hori, eta erregulazioa osagarririk gabe izatearen arrazoia, "behin eta berriz saiatuta ere", sindikatuekin akordiorik ez dutelako lortu izan dela argitu dute.

Enpresaren arabera, "Tubacexen 3.000 eurora iristen den batez besteko soldataren % 82ko osagarriak" errefusatu zituzten langileen ordezkariek.

"Osagarri hori enpresaren ekintza boluntarioa da, baina batzordearekin egindako akordioari lotuta, eta, zoritxarrez, ez da posible izan; beraz, enpresak legeak ezarritako baldintzetan ezarriko du erregulazio txostena, osagarririk gabe", azaldu du.

Amurrioko eta Laudioko langile guztiei eragingo die neurriak, eta sei hilabetera arteko iraupena izango du. Horrez gain, administrazio kontseiluko eta taldeko zuzendaritzako kide guztiek soldata % 30 jaitsi dute.

Orain zuzendaritzak astebete dauka txostena administrazioan aurkezteko, eta horren oniritzia jaso ostean emango dute hasierarako data.

Aurreko martxoaren 17an Tubacex industria jarduera gelditzen hasi zen langileen plantoagatik, baina martxoaren 23an berriro jarri zen martxan, koronabirusarekin ez kutsatzeko neurriak ezarrita.

Astebete geroago ixtera behartu zuen Espainiako Gobernuak, ez zelako oinarrizko jardueren artean sartzen. Baina erabaki horren aurka jarritako kexei esker, apirilaren 1ean berriro ireki zituen ateak, eta, maila txikian bada ere, martxan jarri zen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Lana ABEEE kasuak Gaixotasunak Laudio Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Industria sektorea Aiaraldea Metalgintza