Ekonomia -
Koronabirusa
Arcelor Mittalek aurkeztutako lan-erregulazioa atzera bota dute
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, multinazionalak aurkeztu dituen arrazoiak aldi baterako lan-erregulazioa indarrean jartzeko nahikoa ez direla ebatzi du Lan Zuzendaritzak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arcelor Mittal multinazionalak bere lantegi guztietan ezarri nahi zuen aldi baterako lan-erregulazioa atzera bota du Lan Zuzendaritzak, LAB sindikatuak ohar batean azaldu duenez.
Neurri hori ezartzeko arrazoi nahikoa aurkeztu ez dituelako eta multinazionalak bizi duen egoera proportzionala ez delako hartu du erabaki hori.
Aurrez, Arcelorrek Euskal Herrian dituen zenbait lantegitan jarduera % 100ekoa izaten ari dela salatu izan du LABek.
"Hala ere, aldi baterako lan-erregulazioa ezartzen saiatu dira, eta orain porrot egin dutenez, datorren asteartean lan-erregulazio berri bat negoziatzeko deialdia egin dute, oraingoan arrozoi objektiboak argudiatuta aplikatzeko asmoz", ohartarazi du sindikatuak.