Ekonomia -

Pandemia

Antxoaren bila abiatuko dira Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleak apirilaren 20an

Kanpaina berrabiaraztea erabaki dute, baina aparteko prebentzio neurriak hartuta.

Arrantzaleak. Argazkia: EiTB
Arrantzaleak. Argazkia: EiTB
Arrantzaleak. Argazkia: EiTB

euskadi irratia | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antxoaren kanpaina berrabiaraztea erabaki dute Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantzaleek, apirilaren 20tik aurrera, baina aparteko prebentzio neurriak hartuta.

Koronabirusaren izurritea medio, tabernak eta jatetxeak ixteko agindua etortzearekin batera erabaki zuten arrantzaleek antxoaren kanpaina bertan behera uztea, uztari etekin txikia aterako ziotelakoan.

Atzo elkartu ziren Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako kofradiak, eta hilaren 20an berriz antxoatara aterako direla erabaki dute.

Pixkanaka hasiko dira, eta egunero arrantzatu ahal izango duten antxoa kopurua 10 tonatik 6 tonara murriztuko dute.

Era berean, arrantzaleei tenperatura hartuko zaie, eta sei ontzik baino gehiagok ezingo dute aldi berean aritu deskarga lanetan, jende pilaketa galarazteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Gaixotasunak albisteak Antxoak berriak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Kantabria gertakariak Arrantza COVID kasuak Euskadiko kostaldea albisteak