Ekonomia -

GIPUZKOA

Asteasuko Siemens Gamesako langileek greba mugagabea hasi dute

Greban dauden langileek Siemensek Sarrigurenen (Nafarroa) duen zentrora eraman dituzte haien aldarrikapenak.

Siemensek Sarrigurenen duen zentroa. Irudia: EFE
Siemensek Sarrigurenen duen zentroa
Siemensek Sarrigurenen duen zentroa. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteasuko (Gipuzkoa) Siemens Gamesako erreserbistek "% 100eko jarraipena" izan duen greba mugagabea hasi dute "hitzarmen duina eta lan-bermea" aldarrikatzeko. Hala adierazi du enpresako batzordeak.

Iturri berak komunikatu batean azaldu duenez, greban dauden langileek Siemensek Sarrigurenen (Nafarroa) duen zentrora eraman dituzte haien aldarrikapenak. Asteartean Asteasuko instalazioetan antolatuko dituzte mobilizazioak.

2019ko urtarrilean hitzarmen berriaren negoziaketak hasi zirenean bi helburu finkatu zituztela gogorarazi du batzordeak: lan-bermea eta "enpresak sortutako" kolektiboen arteko diskriminazioaren amaiera.

Enpresako zuzendaritzak "hitzarmena langile batzuen lan-baldintzen kaltetan" baldintzatu nahi izan duela ziurtatu du, hau da, erreserbisten eta txandaka lan egiten dutenen kaltetan. Ondorioz, batzarraren gehiengo osoarekin greba egitea erabaki zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Grebak Albisteak multinazionalak Lana Siemens Gamesa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Enpresaburuak