Ekonomia -

2016-2017ko lan eskaintza

Osakidetzak bertan behera utzi ditu epaitegian ikertzen ari diren 11 oposizioak

Gasteizko epaitegi batek ikerketa abiatu du, azterketak filtratu ote zituzten argitzeko.

Besteak beste, Anestesiako eta Kardiologiako prozesuak utzi dituzte bertan behera. Argazkia: EiTB
Besteak beste, Anestesiako eta Kardiologiako prozesuak utzi dituzte bertan behera. Argazkia: EiTB
Besteak beste, Anestesiako eta Kardiologiako prozesuak utzi dituzte bertan behera. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bertan behera utzi ditu, behin-behinean, epaitegian ikertzen ari diren 11 oposizio medikoak. Gasteizko epaitegi batek ikerketa abiatu du Osakidetzaren 2016-2017ko lan-eskaintza publikoaren baitako 11 hautaketa-prozesuren inguruan, horietan azterketak filtratu ote zituzten argitzeko.

Horren ildotik, Nekane Murga Osasun sailburuak eta Juan Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, lan-eskaintza publiko horretako irregulartasunen harira hartutako neurriei buruz informatzeko.

Agerraldi horretan, Murgak nabarmendu egin du hautaketa-prozesuak behin-behinean utzi dituztela bertan behera, eta berriro ere abiatuko dituztela epaileak auzia artxibatzen badu.

Hain zuzen ere, espezialitate hauetako prozesuak eten dituzte: Anestesia, Angiologia, Digestio Aparatua, Kardiologia, Traumatologia, Kirurgia Plastikoa, Urologia, Medikuntza Intentsiboa, Larrialdiak, Mikrobiologia eta Kirurgia Kardiobaskularra.

Lehen hiru kategoria horietan, hiru mediku-buruk dagoeneko deklaratu dute, inputatu gisa. Gainerako kategorietan, baina, ez dago inor inputatuta oraingoz.

Sailburuaren esanetan, 2016-2017ko lan-eskaintzaren gainerako 75 kategorietako hautaketa-prozesuek aurrera jarraituko dute.

Horrez gainera, Murgak adierazi du Osasun Sailak Justiziarekin kolaboratzen segituko duela, eta Eusko Jaurlaritzak duela interes “handiena” gertatutakoa argitzeko.

Horren harira, sailburuak gogorarazi du azterketako emaitzen koherentziari buruzko “azterketa zehatza” agindu zuela, zortzi espediente ireki dituztela eta informazio guztia Arartekoari, Legebiltzarrari eta Fiskaltzari igorri dietela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak