Ekonomia -
Abuztuko datuak
Etxebizitzen salerosketa % 29,1 eta % 39,4 jaitsi da EAEn eta Nafarroan
Hipoteka lege berria indarrean sartu ostean, % 21,1 behera egin dute salerosketek Estatuan, 2014tik izandako beherakarik handiena.
Agentziak | Erredakzioa
Etxebizitzen salerosketen urte arteko tasak % 21,1 behera egin du abuztuan eta 35.371 salmenta-eragiketa zenbatu dituzte, hipoteka lege berria indarrean sartu ostean. Hala, 2014ko otsailetik (% 27 behera egin zuen) izandako beherakadarik handiena izan du. Erkidegoetako datuak aztertuta, EAEn % 29,1 behera egin du eta Nafarroan, 39,4.
Horrenbestez, etxebizitzen salerosketa tasa negatiboetara itzuli da uztailean % 3,8 gora egin ostean. Halaber, 2018ko abendutik izandako eragiketa gutxien jaso dituzte abuztuan, Espainiako Estatista Institutu Nazionalaren arabera.
Beherakada erkidego guztietan eman da, eta urteko laugarrena da, ekainean % 9 behera egin baitzuen; apirilean, % 3,1; eta, urtarrilean, % 0,2.
Bestalde, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, etxebizitzen salerosketa % 26,1 jaitsi da, eta % 2,2ko beherakada zenbatzen du urtean.
Abuztuan, 32.329 etxebizitza libre saldu zituzten, aurreko urteko hilabete berean baino % 20 gutxiago; eta, babes ofizialeko 3.042 (% -31,5).