Ekonomia -
Abuztuko datuak
Urtebeteko inflazioa % 0,6koa izan da EAEn eta % 0,9koa Nafarroan
Urtea hasi zenetik, urtarriletik abuztura, % 0,3 igo dira prezioak EAEn. Azken hilabetean, batez ere, elektrizitatearen prezioa jaitsi da.
agentziak
Urtebeteko tasa moteldu eta % 0,6ra heldu da abuztuan EAEn; besteak beste, elektrizitatea merkatu izanak eraginda. Prezioak, berriz, aurreko hilabetearen antzera gelditu dira.
Estatistika Institutu Nazionalak (INE) Kontsumo Prezioen Indizeari buruz gaur, ostirala, emandako datuen arabera, aurreko hilabetean baino bi hamarren gutxiago hazi da inflazioa EAEn, uztailean % 0,8koa izan baitzen.
Prezioak egonkor mantendu dira Gipuzkoan, % 0,1 jaitsi dira Bizkaian eta % 0,1 igo dira Araban. Urtebeteko adierazleak % 0,4 igo dira Gipuzkoan; % 0,3, Bizkaian; eta % 0,2, Araban. EAEn, berriz, prezioek % 0,3 egin dute gora urtea hasi zenetik.
Nafarroan, urtebeteko adierazlea % 0,9koa izan da abuztuan, aurreko hilabetean izan zena baino hamarren bat gutxiago.
Estatu mailan, abuztuan, urtebeteko tasa % 0,3koa izan da, aurrekoan baino bi hamarren gutxiago. Prezioak % 0,1 jaitsi dira.