Ekonomia -

Erregaia udan

Hauek dira EAEko zein Nafarroako gasolina-zerbitzugunerik merkeenak

Gogoan izan uda honetan zeintzuk diren zerbitzugunerik merkeenak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban zein Nafarroan, eta ez gehiago ordaindu.

Erregai-tangaren egoeraren adierazlea. Argazkia: Pixabay.com
Ibilgailu barruko erregai-tangaren egoeraren adierazlea
Erregai-tangaren egoeraren adierazlea. Argazkia: Pixabay.com

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udan, joan-etorriak ugaritu egiten dira eta ibilgailuen erregai-tanga behin eta berriro bete behar izaten da. Dirua aurrezten laguntzeko, OCU Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak gasolina-zerbitzugune merkeenen zerrenda egin du.

Gipuzkoan, gasolina-zerbitzugune merkeena Oiartzungo Alcampon dago, AP-8an, Astigarragako bidean.

Araban, bi zerbitzugune gomendatu ditu OCUk Langraiz Okan; batetik, Petronieves, Maastrichteko Ituna kalean, eta, bestetik, Eurocam, Parisko Ituna kalean. Ribabellosan, berriz, Eroski merkataritza-gunean bete ahal izango dugu erregai-tanga merkeen.

Bizkaian, AP-8/N-634 errepideen artean, Eituan (Berriz), Euskadilowcost gasolina-zerbitzugunea da preziorik onena eskaintzen duena, N-634ko 77. kilometroan. Arrigorriagan ere, erregai merkeagoa lor dezakegu N-232/AP-68 errepideetan, Petronorreko gasolina-zerbitzugunean.

Nafarroako kasuan, Altsasura joan beharko gara tanga betetzera, Izelai Fuel zerbitzugunera, Iruñea etorbidean. Tuteran, berriz, Bardeako gasolina-zerbitzuguneak dauka erregairik merkeena, Serna industrialdean; baita Eurocam zerbitzuguneak ere, Las Labradas industrialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Uda Gasolioaren prezioa