Ekonomia -

LANUZTEAK

Osakidetza salatu dute Mendaron greba-eskubidea urratzeagatik

Lan-hitzarmen duina eskatzeko, Mendaroko (Gipuzkoa) ospitaleko mantentze-lanetarako teknikariek lanuzteei ekin zieten uztailaren 2an.

Osakidetzako logoa. Argazkia: EiTB.
Osakidetzako logoa.
Osakidetzako logoa. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tecman azpikontrata eta Osakidetza greba-eskubidea “urratzen” ari direla salatu dute Mendaroko (Gipuzkoa) ospitaleko mantentze-lanetarako teknikariek. Hori dela eta, Eibarko epaitegian demanda jarri zuten ostiralean.

LABek ohar batean adierazi duenez, langileek “ez dute greba-eskubidea urratzen duen jarrerarik edo ekintzarik onartuko”, Tecma enpresako langileek “lan-hitzarmen duina eskatzeko” lanuzteak uztailaren 2an hasi zituztenetik jaso omen direnak.

Sindikaturen esanetan, “ospitaleko sukaldearen arazoak konpontzeko” azpikontratatu du Osakidetzak enpresa, eta, greba “alde batera” uzteko, langileei xantaia egiten ari zaie “lan kontratu iraunkorren truke”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Grebak gaur EAE albisteak Lana albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak