Ekonomia -

Osakidetzaren LEP-a

Urologia azterketako irregulartasunen xehetasun berriak eman dizkiote epaileari

Urologia epaimahaiko kide baten eta oposiziogileen arteko bilera baten berri eman dio oraindik deklaratu ez duen pertsona batek epaileari.

Roberto Sanchez eta Manuel Martinez Gasteizko epaitegietan. Argazkia: EFE/David Aguilar
Roberto Sanchez eta Manuel Martinez Gasteizko epaitegietan.
Bi anestesisten eta Maria Jesus Mujikaren lekukotzak

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urologiako azterketan irregulartasunak izan zirela jakinarazi dio pertsona batek Osakidetzaren azken lan eskaintza publikoan ustez egindako filtrazioak ikertzen ari den epaileari.

Prozeduraren hurbileko iturriek jakitera eman dutenez, Urologia epaimahaiko kide baten eta oposiziogileen (ondoren notarik altuenak lortu zituzten proban) arteko bilera baten berri eman dio oraindik deklaratu ez duen pertsona batek epaileari.

Bilera horren berri bazuela azaldu du LAB sindikatuak, baina Justiziara jo baino lehen datu zehatzak biltzen saiatu da. Antza denez, pertsona "zintzo" batek epaileari jakinarazi dizkio dagoeneko, sindikatu abertzaleak erantsi duenez.

Lekukoak galdekatzen jarraitu du asteazken honetan Instrukzio-epaitegiko epaileak. Besteak bete, Kardiologia epaimahaiko bi kide galdekatu ditu.

Fiskaltzaren aurrean egindako adierazpenak berretsi dituzte biek, zenbait iturriren arabera. Ustezko irregulartasunen berri Osakidetzako zuzendaritzari eman ziotela esan zuten. Probetan "filtrazioak ohiko" praktikak zirela azaldu dute biek.

Osakidetzaren zuzendaritzari bere dimisioa planteatu ziola adierazi du batek, eta barne ikerketarekin ez egiteko konbentzitu zuten. Filtrazioaren egileak identifikatzeko eskatu zaienean, ordea, ez dute inor salatu. "Ez dago akusazio zehatzik pertsona konkretu baten aurka", esan dute.

El cardiólogo Ángel María de Loma. Foto: EFE

Angel Maria de Loma kardiologoa Gasteizko epaitegietatik ateratzen. Argazkia: EFE/ David Aguilar

ESK sindikatuaren ahotan, ustezko irregulartasunak izan diren beste kategoria batzuk auzian egon beharko lirateke. Urologia probetako ustezko filtrazioen "anonimoak" aztertzen ari direla baieztatu du sindikatuak. Instrukzioari laguntzeko epailearen esku jarriko dituztela iragarri du ESKk.

Era berean, Roberto Sanchez eta Manuel Martinez Fiskaltzaren aurrean ustezko iruzurra salatu zuten anestesistek deklarazioa berretsi dute. Epaitegitik atera direnean, azterketak "itxurakeria hutsa" direla errepikatu dute biek. Anestesisten ahotan, espezialitate medikoen lan eskaintza publikoko lanpostuak "aldez aurretik banatzen dituzte". "Hori jakina zen, eta bizitza guztiko kontua da", ziurtatu du Martinezek.

Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusi ohia deklaratzen azkena izan da asteazken honetan. Mugicak dimisioa eman zuen. Ez da Justizia Jauregira ate nagusitik sartu.

Mugicak ez du komunikabideen aurrean adierazpenik egin nahi izan. Barne espedienteek filtrazioen frogarik ez zegoela ebatzi zutela defendatu du zuzendari nagusi ohiak. Zenbait galderari "muzin" egin diela azaldu dute iturriek.

Jose Luis Cabriada, Maria Reyes Vega eta Cesar Augusto Valero hiru zerbitzuburu inputatuek ostegun honetan deklaratzea espero da. Sekretuen jabe egin eta zabaltzea leporatzen diete, Anestesiologia, Angiologia eta Digestiboko probak ustez filtratzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Delituak Epaiketak Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza ESK