Ekonomia -
Lan Osasuna
Bizkaiko Gizarte Segurantzak antsietatea onartu du lan-istripu gisa
Langileak antsietate krisia jasan zuen lanpostuan 2018ko irailean. Mutuak, aldiz, "laneko sorbururik ez duen gertakizun arruntzat" jo zuen krisi hori.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak lan-istripu gisa onartu du, lehenbizikoz, antsietateak eragindako aldi baterako ezintasuna; langileak diskriminazioa jasan zuen haren lantokian.
UGT sindikatuak jakinarazi duenez, beharginak Bizkaiko udaletxe batean lan egiten zuen, 2018ko irailean antsietate krisia jasan zuenean. Mutuak "laneko sorbururik ez duen gertakizun arruntzat" jo zuen krisi hori.
Lehen mailako medikuak laneko baja eman zion eta psikologora bidali zuen; hark, larritasunak eragindako antsietatea diagnostikatu zion eta "jokabide diskriminatzaileek eragindako krisia zela" gaineratu zuen; horrenbestez, "lanetik eragindako patologia zuela" esan zuen.
UGTek langilearen ezintasun egoera aldetzea eskatu zion mutuari, "lanetik eratorritako gaixotasuna dela argi eta garbi ikusten baitzuen". Gizarte Segurantzak ere horrela onartu du.
Sindikatuak langileen artean ematen diren arrisku psikosozialen eragin handia salatu eta lan-gaixotasun gisa onartzea eskatu du.
Absentismo eta laneko bajen sorburu nagusiena estresa dela esan du Arriskuen Europako Behatokiak.