Ekonomia -

Greba

Aste Santuaren inguruko egunetan greba deitu dute Air Nostrumeko pilotuek

24 orduko lanuzteak egingo dituzte apirilaren 15, 16, 17, 22, 23 eta 24an, Airelineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak iragarri duenez. Ekoizpena beste airelineetara ez desbideratzea eskatzen dute.

2018ko azaroan ere greban egon ziren Air Nostrumeko pilotuak / Argazkia: EFE.
2018ko azaroan ere greban egon ziren Air Nostrumeko pilotuak.
2018ko azaroan ere greban egon ziren Air Nostrumeko pilotuak / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Airelineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak (Sepla) 24 orduko lanuzteak erregistratu ditu, Air Nostrumen, sei egunetan: apirilaren 15, 16, 17, 22, 23 eta 24an. Aste Santuaren aurretiko eta ondorengo egunak dira. "Beste airelineetara ekoizpena desbideratzen ari delako" egingo dute protesta. Salatzen dutenez, konpainiak ez du betetzen langileekin hitzartutakoa.

2018ko azaroan ere lanuzteak egin zituen Seplak, arrazoi beragatik. Salatu dutenez, "desbideratze honek arriskuan jartzen ditu enpresaren etorkizuna eta pilotuen lan baldintzak".

Abenduan, hiru greba egunen ostean, Air Nostrumek eta Seplak zerbitzuak kanpora ateratzea % 20ra murriztea hitzartu zuten, eta Gabonetan ez zen lanuzterik izan. Enpresak, gainera, ATR tubohelize hegazkin guztiak berreskuratzearen konpromisoa hartu zuen.

Pilotuek salatzen dutenez, Air Nostrumek bi enpresa berri sortu zituen: Hibernian Airlines (Irlandan du egoitza), % 100ean berea dena, eta MedOps (Maltan du egoitza), % 50 da berea. Merkatu berriak irekitzea zen helburua, baina azkenean, matrikulazio aldaketa izan da hegazkinetan, enpresa berrientzako pilotu berriak kontratatuta. Air Nostrumekoek, bitartean, "esperientzia handiagoarekin eta kalitate estandarrekin", kanpoko merkatuak irekitzen dituzte.

"Arazoa da ekoizpena kentzen digutela eta merkatu berriak operatu ahalko dugula ez digute bermatzen. Beraz, pilotu askok enpresa uztea beste aukera ez dute", azaldu du Enrique Fajardo ordezariak.

Gainera, apirilaren 20tik aurrera, aireportuetako langileenhandling izenez ezagunak– greba deitu dute UGTk eta USOk. Laguntza zerbitzuak ematen dizkiete hegazkinei eta bidaiariei, enpresa desberdinetan. Estatu osoan 60.000 bat langile dira.

Greba "ilegala" eta "neurrigabea"

Valentziako airelinearentzat, greba "guztiz neurrigabea" eta "ilegala" da, eta arazoak sortuko ditu milaka bidaiariren oporretan.

Sindikatuek "hain neurri erradikala" erabiltzea deitoratu du, lan hitzarmena negoziatzen ari direnean eta soldatei eta ekoizpenei buruzko gaietan "jarrerak hurbildu" dituztenean. Kritikatu dutenez, "enpresak gai garrantzitsuetan amore eman duenean sindikatuaren aldarrikapen berriak etorri dira berehala".

Airelinearen arabera, "hitzarmena oztopatzen duen desadostasun nagusia" udan lan karga igotzea da. Seplak "uko egiten dio gehienez udako bi egun libreetan hegan egiteari, langile bakoitzak egunean 500 eta 600 euro artean kobratu arren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aste Santua Gasteizko Aireportua Oporrak Hondarribiko aireportua Lan gatazkak azken ordukoa