Ekonomia -

HEZKUNTZA

Itunpeko ikastetxeen zortzi eguneko greba "gehiegizkoa" dela uste du Uriartek

Gainera, Hezkuntza sailburuak “elkarrizketarako eta negoziaketarako” deia egin die sektore horretako patronalei eta sindikatuei.

Cristina Uriarte. Argazkia: EiTB
Cristina Uriarte. Argazkia: EiTB
Cristina Uriarte. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeen zortzi eguneko greba deialdia “gehiegizkoa” dela eta “hezkuntzari eta negozioari” onik egiten ez diela gaineratu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Horregatik, “elkarrizketarako eta negoziaketarako” deia egin die Uriartek patronalei eta sindikatuei.

Muskizen egindako adierazpenetan azaldu duenez, “greba egun bat gehiegizkoa da”, eta ondorioz, zortzi eguneko deialdia “neurrigabea” da eta “ez dauka logikarik”.

“Zortzi eguneko lanuztea gehiegizkoa da eta ez dio laguntzen ez hezkuntzari, ezta negoziaketari ere. Greba honek beste helburu batzuk” dituela eman dezakeela nabarmendu du Uriartek.

Era berean, hezkuntzako patronalei eta sindikatuei dei egin die “gatazka hau ikasgeletatik atera, negoziatu eta akordio bat bilatzeko”. Adierazi duenez, “guztion ardura da akordio batera heldu eta hezkuntza hobetzea”.

Neurri ekonomikoak eta beste hobekuntza batzuk

Halaber, Hezkuntza sailburuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritza hezkuntza sistema hobetzeko lanean ari dela “aspalditik”. Adierazi duenez, ekonomiari dagozkion neurriak “berehala aurkeztuko den” lege proiektu batek bilduko ditu.

Gainera, Uriartek aurreratu du ikastetxe pribatuen kontzertuak eguneratuko direla “irakasleen soldata igoeraren arabera”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak