Ekonomia -
La Naval ontziolaren itxiera
La Navaleko langileen batzordeak kontsulten epea astebetez luzatzea eskatuko du
Enpresak langile guztiak kaleratzeko lan-erregulazio txostena aurkeztu zuen. Kaleratze horiek negoziatzeko epea asteazken honetan amaitzen da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sestaoko La Naval ontziolako langile-batzordea Eusko Jaurlaritzarekin, Espainiako Gobernuarekin eta SEPI ontziolaren jabea izan zen Estatuko sozietatearekin bilduko da asteon.
Konpainiak aurkeztu zuen lan-erregulazio txostenaren baldintzak negoziatzeko epea urtarrilaren 12an amaituko da, baina bilera horiek zer ematen duten jakin nahi dute sindikatuek. Hori dela eta, kontsulten epea astebetez luzatzea eskatuko diote asteazken honetako batzarrean hartzekodunen administratzaileari.
Aurreikuspenaren arabera, kaleratzeen baldintzak negoziatzeko azken bilera asteazken honetan egingo dute. Hilaren 10ean, La Navaleko langileen ordezkariak Madrilen izango dira, SEPI sozietateko eta UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariekin biltzeko.
Hilaren 11n, berriz, negoziazio mahaia bilduko da: Espainiako Industria Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, sindikatuak eta ontziolako langileen batzordea.