Ekonomia -

2019ko Aurrekontuak

EH Bilduk Aurrekontuei osoko zuzenketarik ez aurkezteko itxaropena du Azpiazuk

Azpiazuk esan du EH Bildurekin batera "lanean" dabiltzala, baina oraingoz ez dutela hurrengo bileraren data zehaztu. Halaber, gai horren inguruko espekulaziorik ez egiteko eskatu du.

Pedro Azpiazu. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Pedro Azpiazu. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Pedro Azpiazu. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua eta EH Bildu lanean dabiltza oraindik ere, Aurrekontuekin lotutako akordioa adoste aldera. Horregatik, Azpiazuk espero du koalizio abertzaleak 2019ko kontuei osoko zuzenketarik ez aurkeztea.

Eusko Jaurlaritzak ez du gaur-gaurkoz Aurrekontuak aurrera ateratzeko babes nahikorik. EH Bilduren laguntza behar du horretarako, Elkarrekin Podemosek eta PPk dagoeneko bukatutzat eman baitituzte negoziazioak.

Ildo horretan, Gobernu Kontseiluaren bilera bukatutakoan, Azpiazuk nabarmendu du Jaurlaritza eta EH Bildu lanean dabiltzala, nahiz eta oraingoz ez duten hurrengo bileraren data zehaztu. "Gai garrantzitsu baten aurrean gaude, eta ongi bukatzea gustatuko litzaiguke. Hortaz, espekulaziorik ez egitea eskatzen dizuet", adierazi du.

Ostiralean bukatuko da Aurrekontuen itzulera eskatzeko epea, baina EH Bilduk horrelakorik ez egitea espero du Azpiazuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra bideoak Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024