Ekonomia -

SESTAO

La Naval erosteko eskatu diote langileek Espainiako Gobernu eta Eusko Jaurlaritzari

Arratsaldean manifestazioa egingo dute Barakaldon eta datorren astean Iberdrolaren egoitzaren aurrean izango dira elkarretaratzea egiten. Abenduaren 1ean, berriz,manifestazioa egingo dute Bilbon.

Protesta de los trabajadores de La Naval esta mañana. Foto: EiTB
Protesta de los trabajadores de La Naval esta mañana. Foto: EiTB
Furgoneta bat sutan, Navaleko langileen protestan

0:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Navaleko enpresa batzordeak gaur jakitera eman duenez, inbertitzaile baten falta dela eta, Van Ord Holandako armadoreak jada negoziazioak amaitutzat eman dituela eta Vox Alexia draga ontzia Sestaoko ontziolan amaituko ez duela komunikatu diete.

Hori horrela, langileek ontziola erosteko eskatu diete berriro Espainiako Gobernuari zein Eusko Jaurlaritzari, "armadoreari konfiantza emateko bide bakarra delako".

Ontziolako langileek bilera egin dute goizean Sestaon; ondoren, manifestazioa egin dute eta furgoneta bati su eman diote. Langileek ere, Jose Ignacio Escribese La Navaleko zuzendari nagusia kargutik kentzeko eskatu diote konkurtsoko administratzaileari, "negoziazioan erabat huts egin baitu".

Langileek mobilizazioak iragarri dituzte; besteak beste, gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute Barakaldon; datorren astean Bilboko Iberdrolaren egoitzaren aurrean izango dira elkarretaratzea egiten, eta abenduaren 1ean manifestazioa egingo dute Bilbon.

Van Oord armadorearekin urtebetez izandako negoziazioek porrot egin dutela langileei jakinarazteko "ausardia" falta egotzi dio Juanjo Llorden enpresa batzordeko idazkariak La Navaleko zuzendaritzari. Ildo berean, enpresak "langileak engainatuak izan dituela" gaineratu du.

Llordenen esanetan, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak "lanpostuak mantentzeko" konkurtsoko administratzaileari "ontziola erosteko eskaria egitea" da irtenbide bakarra.

"Erosten ez bagaituzte hilabete edo hilabete eta erdi barru kaleratze gutunak izango ditugu etxean, eta memento horretatik aurrera, arazo hauek guztiak konpontzea zailagoa izango da", esan du.

Bestalde, Escribesek alde egin behar duela esan du "bi urtez egon baita hemen eta ezer gutxi egin baitu". Ildo berean, "itxaropen faltsuak" sortu ditu eta "inbertitzailearen bila denbora alferrik galdu araztea egin digu", gaitzetsi du.

Jose Pedro Gonzalez enpresa batzordeko presidentearen ustez, La Navalek "etorkizuna du", eta Eusko Jaurlaritzak zein Espainiako Gobernuak "orain inoiz baino gehiago inplikatu behar dira eta irtenbide bat bilatu behar dute milaka baitira jokoan dauden lanpostuak".

Halaber, zuzendaritzak "etxean nahi gaituela, eta inbertitzaile baten bat badator berak nahi dituen langileekin geldituko delako" susmoa dutela eta hori ez dutela onartuko azaldu du.

Azkenik, enpresaburuek eta erakundeek langileak "engainatu, traizionatu eta erabili" dituztela sentitzen dutela esan du, "ezin izan baitiote ontziolaren egoerari irtenbide bat eman eta porrotera eraman gaituztelako".

Atzo (asteazkena), Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburuak atea ireki zion Eusko Jaurlaritzak Sestaoko La Naval ontziolan parte hartzea izateari. Sailburuak baieztatu zuenez, 2019ko Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan bada "nahikoa tresna" hori gauzatzeko.

Ontziola ixteko bidean da, administratzaileak la Naval likidatzeko lan-erregulazioko txostena aurkeztu ostean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak La Naval