Ekonomia -

SESTAO

Van Oord armadoreak ez du bere ontzia Sestaoko La Navalen amaituko

Ontziolarako inbertitzaile baten faltak eragin du erabakia. Langileek bilera egingo dute ostegunean erabakiaren nondik norakoak ezagutzeko, eta ondoren, manifestazioa egingo dute Barakaldon.

Sestaoko ontziola. Argazkia: EFE
Sestaoko ontziola. Argazkia: EFE
'Vox Alexia' ez dute Navalean amaituko

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenean, Vox Alexia draga ontzia ez dute La Naval ontziolan amaituko, Van Oord Holandako armadoreak jakitera eman duenez. Ontziolarako inbertitzaile baten faltak eragin du erabakia, negoziazio prozesuko iturriek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez.

Van Oordek joan den astelehenean jakinarazi zien, besteak beste, Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta enpresako zuzendaritzari, ontzia ez zuela Sestaon amaituko.

Sestaoko enpresaren bideragarritasunerako ezinbestekotzat jotzen zuten ontzia bertan egitea, baina orain  La Navali denbora amaitzen zaio.

Navaleko langileek bilera egingo dute ostegunean erabakiaren nondik norakoak ezagutzeko, eta ondoren, manifestazioa egingo dute Barakaldon.

Gaur goizean, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburuak atea ireki dio Eusko Jaurlaritzak Sestaoko La Naval ontziolan parte hartzea izateari. Sailburuak baieztatu duenez, 2019ko Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan bada "nahikoa tresna" hori gauzatzeko.

Tapia Eusko Legebiltzarrean izan da bere Sailak datorren urteko Aurrekontuetan izango duen diru-partidaren xehetasunak emateko.

La Naval ontziolari dagokionez, Eusko Jaurlaritza Sestaoko ontziolan parte hartzea izateko prest dagoela berretsi du. Ontziola ixteko bidean da, administratzaileak Naval likidatzeko lan-erregulazioko txostena aurkeztu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak La Naval