Ekonomia -

Eusko Legebiltzarra

Azpiazu aurrekontuetan aldaketak egiteko prest, baina ongizatea arriskuan jarri gabe

Ekonomia eta Ogasun sailburuak "arduraz" jokatzeko eskatu die oposizioko alderdi politikoei.

Pedro Azpiazu en el centro de la imagen. Foto: EFE
Pedro Azpiazu en el centro de la imagen. Foto: EFE
Pedro Azpiazu en el centro de la imagen. Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua 2019ko Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan aldaketaren bat egiteko eta akordioetarako prest badago ere, argi utzi du Jaurlaritza ez dela "euskal herritarren ongizatea arriskuan jarriko duen abentura ekonomikoetan sartuko".

2019ko aurrekontu egitasmoa sailez sail aztertzen hasi dira gaur eta bihar artean Eusko Legebiltzarrean, eta Azpiazu izan da azalpenak ematen lehena.

Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontu proiektuaren nondik norakoak errepasatu ditu Azpiazuk, baita aurrekontuen babesa lortzeko oposizioarekin orain arte izandako elkarrizketen ingurukoak ere.

Aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzak (EAJ-PSE) EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen edo PPren babesa edo abstentzioa behar du aurrekontuak aurrera ateratzeko, EAJk eta PSEk soilik ez baitute gehiengo osoa horiek onartzeko.

Orain arte, hiru bilera egite eta gero, soilik EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztu dituzte proposamenak, baina ez batak, ez besteak, dutela aurrekontu espatua errespetatzen esan du Azpiazuk.

Hori horrela, alderdi politikoei "arduraz" jokatzeko eskatu die; aurrekontuak aurrera ateratzen ez badira denek galduko dutela nabarmendu baitu sailburuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Publikoak 2024