Ekonomia -

2019ko aurrekontuak

Erkorekak ez du ezinezkotzat jotzen EH Bildurekin akordioa lortzea

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, "agian", aurrekontuen inguruan akordioa lortzeko "egin beharreko bidea luzeagoa da".

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka prentsaurrekoan
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, EH Bildurekin "hainbat" ezberdintasun dituzte 2019ko Aurrekontuen inguruan, baina horrek ez du esan nahi "akordioa ezinezkoa denik"; eta, "agian, egin beharreko bidea luzeagoa dela", esan du.

Erkorekak adierazpenok egin ditu, atzo (astelehena) EAJ eta EH Bildu Aurrekontuen inguruan hitz egiteko bilera egin ostean. Horretan, jeltzaleek koalizio subiranistari bere proposamena "berbideratzeko" eskatu zioten.

Gastua 420 milioi euroan handitzeko eskatu zion EH Bilduk EAJri; horietatik, 350 milioi euro babes sozialera eta pentsiodunen egoera hobetzera bideratzea eskatu zioten, eta beste 70 milioi euroak enplegua sortzeko.

Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan Erkorekak azaldu duenez,  akordioa lortzeko bidea luzeagoa bada "premia ere handiago izan beharko litzateke".

Ildo horretan, erretiro-pentsioen igoeraren harira, EAEko aurrekontuetan Estatuaren eskumenak ezin direla urratu esan du. Bestalde, EH Bilduk eskatutako "180 graduko norabide aldaketa" egitea ezinezkoa dela esan du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, aurrekontuak "jada, oso sozialak" baitira eta "beste erkidegoen artean ere eredugarriak direlako".

Bestalde, Erkorekak Merixel Batet ministroak atzo egindako adierazpenak ere izan ditu hizpide. Ministroak esan zuen batzorde mistoa azaroan bilduko dela, egin gabe dauden transferentziak egiteko. Jaurlaritzaren bozeramalearen esanetan, alabaina, ez dute batzordearen berri izan, eta ez dakite noiz bilduko diren.

 

Erkorekak dio ez dagoela akordiorik, ez eta batzorde mistorako datarik ere
Erkorekak dio ez dagoela akordiorik, ez eta batzorde mistorako datarik ere
Erkorekak dio ez dagoela akordiorik, ez eta batzorde mistorako datarik ere

1:17

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Ekonomia EH Bildu PSE-EE EAEko Aurrekontuak