Ekonomia -
Langile gehiago
Eusko Jaurlaritzak beste 97 lanposturekin handituko du Osakidetzako lantaldea
Neurria hartu da aurki ateak zabalduko dituen Eibarko Ospitalean egongo den giza baliabideen beharrari erantzuteko. Horrela, Osakidetzak 26.497 profesional izango ditu.
eitb.eus
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Osakidetzako langileen kopurua handitzea adostu du 97 lanpostu berri sortuz. Erabakia aurki ateak zabalduko dituen Eibarko Ospitalean egongo den giza baliabideen beharrari erantzuteko hartu da.
Neurri horri esker, egiturazko 26.497 profesional izatera pasatuko dira, Euskadiko enpresa publiko handiena den Osakidetzaren lehen postu hori sendotuz. "Enplegu egonkorraren eta kalitatezkoaren aldeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren konpromisoaren adibide bat dela", esan du Jon Darpon Osasuneko sailburuak prentsaurrekoan.
Eibarko azpiakutuen ospitaleak Eibarko, Debabarrenako eta inguruko beste eskualde batzuetako herritarren ospitaleratze ertain eta luzeak ahalbidetuko ditu, Debabarrena ESIko laguntza-eskaintza zabalduz eta hobetuz. Ospitale berria irekitzeak dagokion bitartekoen, bai giza bitartekoak bai bitarteko materialak ere, zuzkidura dakar berarekin, bitarteko horiek beharrezkoak baitira jarduera zuzen burutzeko.
Langileen esparruan beharren plangintza eta azterketa egin da, Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020ren esparruan. Azterketa horren ondorioz, Eibarko Ospitaleak 200 profesional inguru izango ditu. Horretarako, erakunde publikoko langileen kopurua handitzea aurreikusi da, zehazki 97 lanpostu berri sortuz.
Darponen hitzetan, Osakidetzaren "sendotasun" nagusia profesionalak dira, eta bestalde, lantaldea handitzeak enplegu egonkorraren eta kalitatezkoaren aldeko apustua indartzen du.