Ekonomia -
Euskadi
Ekonomia % 3,1 haziko dela uste du BBVAk, aurtengo aurreikuspena hiru hamarren igota
Hala, BPGaren gaineko aurreikuspena betez gero, 2018-2019an 30.000 lanpostu sor litezke Euskadin. Jaurlaritzak % 2,6an zehaztu zuen hazkundea.
agentziak | erredakzioa
BBVAren ikerketa zerbitzuak hiru hamarren igo du , % 3,1ean kokatuta, ekonomiaren aurtengo aurreikuspena, eta 2019an ere igoera bera izango dela uste du, % 2,8raino.
Rafael Domenech BBVA Research Makroekonomia Analisien arduradunak "Euskal Herria Egoera" txostena aurkeztu du gaur, asteartea, Bilbon, Jaurlaritzak apirilean egindako aurreikuspena (% 2,6ko) zeharo gaindituta.
Ikerketaren arabera, BPGaren gaineko aurreikuspena betez gero, 2018-2019an 30.000 lanpostu sor litezke Euskadin. Horrela, langabezia tasa % 10etik behera egongo litzateke aurten, eta % 8,8an hurrengo urtean.
BBVAren ustean, ekonomia 0,8 eta 0,9 artean hazi zen urteko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino apur bat gehiago, esportazioengatik, inbertsio publiko eta pribatuarengatik, eta interes tipo baxuengatik.
Halere, barneko demanda, kontsumo pribatua eta turismoa, gehien bat Estatu mailan, baliteke hazkunde txikiagoa izatea hemendik urte bukaerara arte.