Ekonomia -
Hezkuntza Publikoa
Hezkuntza sektorean mobilizazioak geldiarazi izana leporatu die ELAk LAB eta Steilasi
Mobilizazioei eutsi izan baliete, Hezkuntza Publikoko lau sektoreetan sinatutako akordioak hobeak izango liratekeela uste du ELAk.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hezkuntza Publikoko lau sektoreetan (haur-eskolak, hezkuntza berezia, irakasleak eta sukaldea eta garbiketa) "mobilizazioak geldiarazteko asmoz" aritu izana egotzi die ELAk LAB eta Steilas sindikatuei.
Halaber, sektore horietan sinatutako akordioek "arazo larriei" erantzuten ez dietela eta prekarietatea amaituko ez dela ohartarazi du. "Eduki hobeak lortzeko aukera galdu dugu", erantsi du Miren Zubizarreta ELAko ordezkariak.
Ildo horretan, azken bi ikasturteetan egindako grebak eta protestak gogora ekarri ditu, Eusko Jaurlaritza mugiarazteko gai izan direla esan du eta ziur agertu da mobilizazio dinamikari eutsita "akordio hobeak" lortuko zituztela.
LABek Hezkuntza Publikoan mobilizazioak eta grebak deitzeko hasieratik "errezeloak" izan dituela deitoratu du, eta protesta zikloak amaitu diren bakoitzean "dinamika horiek bertan behera uzten saiatu da beti".
"Mobilizazioetan izan badira, han ez egoteko arrazoiak ematea oso zaila egin zitzaielako izan dela uste dugu", esan du LAB eta Steilas sindikatuen jarrera kritikatuz.