Ekonomia -

HEZKUNTZA

Jaurlaritzak eta sindikatuek akordioa lortu dute sukalde eta garbiketako mahaian

Gainera, Hezkuntza Bereziko negoziazio mahaian aurrerapausoak eman dituzte: CC.OO. eta LABek Hezkuntzaren proposamena onartu dute eta Steilasek, ostera, denbora eskatu du oinarriei galdetzeko.

EiTBren artxiboa.
EiTBren artxiboa.
EiTBren artxiboa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta ELAk ez beste sindikatu guztiek akordioa lortu dute gaur sukalde eta garbiketako negoziazio mahaian, Jaurlaritzak ohar bidez jakinarazi duenez. Gainera, akordiorik lortu ez badute ere, aurrerapausoak eman dituzte Hezkuntza Bereziko negoziazio mahaian. Izan ere, LAB eta CC.OO. sindikatuek Hezkuntza Sailak aurkeztutako proposamenarekiko "adostasuna" erakutsi dute eta Steilasek denbora gehiago eskatu du bere oinarriei galdetzeko.

Gaur goizean Hezkuntza Saileko eta sindikatuetako ordezkaritzak bi negoziazio mahaitan elkartu dira Gasteizen: sukalde eta garbiketakoa bata; Hezkuntza Berezikoa, bestea. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, mahai bietan zenbait akordiotara iritsi dira.

Sukalde eta Garbiketako mahaiari dagokionez, ELAk ez ordezkaritza duten beste sindikatu guztiek —LAB, CCOO eta UGTk— akordioa sinatu dute Hezkuntza Sailarekin. Aipaturiko sindikatuok gehiengoa ordezkatzen dute sukalde eta garbiketako alorrean. Gehiengo sindikalak eta Hezkuntza Sailak sinatu duten akordioak, beste zenbait elementuren artean, honako hauek jasotzen ditu: lanpostuen zerrenda erregularizatzea eta behin-behinekotasuna jaistea, sukaldeko eta garbiketako lan kargak egokitzea, dieta berriak zein espazioen erabilera handiagoa aintzat hartuz; eta euskalduntzeari eta Prestakuntza Planari dagozkien beste zenbait kontu. Hobekuntza horiek guztiak berehala aplikatuko dira, akordioa EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Bestalde, Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaian LAB eta CC.OO. sindikatuek Hezkuntza Sailaren proposamenarekiko adostasuna erakutsi dute. Steilas sindikatuak denbora gehiago eskatu du bere oinarriei galdetzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak ELA Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Sindikatuak Espainian