Ekonomia -

Kaleratzeak

Edesako langileek mobilizazioei eutsiko diete eta proiektu berri bat eskatu dute

Beharginek elkarretaratzea egingo dute asteazken honetan, Basaurin, eta beste bat ostiralean, Arrasaten, CNA Kataluniako konpainiaren jokabidea salatzeko.

Edesa Industrial eta Geyser enpresetako langileen prentsaurrekoa Arrasaten. Irudia: EiTB
Edesa Industrial eta Geyser enpresetako langileen prentsaurrekoa Arrasaten. Irudia: EiTB
Edesa Industrial eta Geyser enpresetako langileen prentsaurrekoa Arrasaten. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesa Industrialeko eta Geysereko langileen batzarrak mobilizazioen egutegi bat onartu du kaleratzeen aurka egiteko. Aldi berean, Fagor Kooperatibarekin (markaren jabea) eta erakundeekin negoziatzen hasiko dira, egitasmo industrial berri baten bila.

Enpresa-batzordeak langileen egoera azaldu du. Beharginek elkarretaratzea egingo dute asteazken honetan, Basaurin, eta beste bat ostiralean, Arrasaten, CNA Kataluniako konpainiaren jokabidea salatzeko. Bi enpresak Fagor Etxetresnaken hartzekodunen konkurtsoan bereganatu zituen CNAk.

Lanpostuak salbatzeko ekoizpen lerro zehatz batzuk Poloniako Amica enpresari saltzeko proiektua baztertu duela jakinarazi zien atzo CNAk Edesa eta Geysereko enpresa-batzordeei. Honenbestez, langile guztiak (160 behargin) kaleratzeko espedientea martxan jartzea erabaki du Kataluniako konpainiak.

Enpresa-batzordeko iturriek azaldu dutenez, kontsultatzeko garaian langileei “merkaturatzean oinarritutako” proposamen baten berri emango diela jakinarazi du CNAk, hamar bat pertsonari lana emateko. Kontsultaldi berria datorren astean hastea litekeena da.

Markarekin, akordioen bila

Enpresaren planteamendua ez dute onartu langileek, eta markarekin akordio bat bilatuko dute aurrerantzean. “Proiektu serio eta sendoetarako prest” egon behar du eta erakundeek “bitartekaritza egin behar dute aukerak emateko”, enpresa-batzordeak azpimarratu duenez.

Bilera ondoren, langileek elkarretaratzea egin dute Garagartzako (Arrasate) lantegiaren kanpoaldean, garai bateko Fagor Etxetresnak hartu zuen fabrikan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Basauriko argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak EEE albisteak Arrasate albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur