Ekonomia -
Langabe kopuruak, behera
Langabezia datua 'ona' dela dio Jaurlaritzak, kalitatea hobetu behar dela aitortuta
Beatriz Artolazabal Enplegu sailburuak azpimarratu duenez, "oraindik lan handia dago egiteko" langabeen kopurua % 10eko mugatik behera jaisteko.
Agentziak | Erredakzioa
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak adierazi duenez, 2017ko langabezia datua "ona" da (% 6,33 egin du behera), baina oraindik ere "lan handia dago egiteko" lanpostu gehiago sortzeko eta horien kalitatea hobetzeko.
Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur emandako datuen arabera, 8.626 langabe gutxiago (% 6,33) zenbatu dituzte urte amaieran Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, 35.732 langabe daude 127.547 EAEn. Halaber, abenduan 746 pertsonak aurkitu dute lana EAEn edo beste modu batera esanda, langabezia tasa % 0,58 jaitsi da.
Artolazabalek ohar bidez jakinarazi duenez, "abendua oro har hilabete ona izan da", baina oraindik ere langabezia pertsona eta familia askori eragiten diela nabarmendu du.
"Oraindik lan asko dago egiteke langabezia % 10eko mugatik behera jaistea eta sortzen den enplegua kalitate handiagokoa izatea lortzeko", azaldu du.
Enplegu sailburuaren hitzetan, langabeen kopurua murrizten ari dela da garrantzitsuena. Gainera, 2018ari begira lan merkatuak errekuperatzen segituko duela iragarri dute hainbat enpresa, erakunde eta eragile ekonomikok. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako orain arteko enplegu politikari eutsiko diola gaineratu du.