Ekonomia -

Irailean

Inflazioa % 1,9 igo da EAEn eta % 1,1 Nafarroan urtebetean

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban igo dira gehien prezioak, % 2,1, eta % 1,9 igo da Gipuzkoan, % 1,8 Bizkaian, eta % 1,1 Nafarroan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtetik urterako inflazioa % 1,9koa izan da irailean EAEn eta % 1,1ekoa Nafarroan, elikagaien eta edarien prezioengatik. Gainera, prezioak % 0,1 igo dira Hego Euskal Herrian, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak Kontsumorako Prezioen Indizeari buruz argitaratutako datuen arabera, EAEn hamarren bat igo dira prezioak urtebetean, abuztuan % 1,8an geratu baitzen inflazioa.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban igo dira gehien prezioak, % 2,1, % 1,9 igo baitira Gipuzkoan eta % 1,8 Bizkaian.

Abuztuko datuekin alderatuta, baina, Gipuzkoak izan du tasa positibo handiena (% 0,4), bere horretan geratu da Bizkaian, eta % 0,1 egin du behera Araban.

Urtea hasi zenetik, aldiz, % 0,3 jaitsi dira prezioak EAEn.

Bizkaian, % 0,5 jatsi dira prezioak urte hasieratik, % 0,3 egin dute behera Araban, eta urtarrileko maila berean daude Gipuzkoan.

Nafarroan, oinetakoetan eta arropetan izan da aldaketarik handiena, % 5,9 egin baitute gora.

Estatuan, urtetik urterako tasa % 1,8koa izan da, aurreko hilabetean baino bi hamarren handiagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Ekonomia Albisteak