Ekonomia -

Lan-gatazka

Edesa Industrialen 'aldebakarreko plana' baztertu du enpresa-batzordeak

Lan-erregulazioko espedientetik 160 behargin ateratzea proposatu du zuzendaritzak, "baina bideragarritasun plan zehatzik aurkeztu gabe", kritikatu dute.

Edesa Industrialeko langileek egindako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EFE
Edesa Industrialeko langileek egindako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EFE
Edesa Industrialeko langileek egindako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesa Industrialeko enpresa-batzordeak baztertu egin du lan-erregulazioko espedientetik 160 behargin ateratzeko zuzendaritzak egin zion "aldebakarreko" proposamena, "bideragarritasun planik aurkeztu ez digulako". "Ezer zehatzik aurkezten ez duten bitartean, egungo langile kopurua behar dela defendatzen jarraituko dugu", adierazi du.

Edesa Industrialeko lan-erregulazioko txostena urriaren 13an sartuko da indarrean eta kontsulta bilerak egiten ari dira egunotan bi aldeak.

Langileen ordezkariek azaldu dutenez, "enpresak oso argi dauka langilerik gabe ezin duela aurrera egin eta ezinbestekoa dela inbertsore bat bilatzea". Alabaina, "zuzendaritzak uste du lan-taldea oso handia bada, inbertsoreak behargin gehiegi dagoela pentsa dezakeela" eta, beraz, proiektuari uko egin.

"Guk oso argi du langile kopurua murriztuta enpresa hau ezin daitekeela aurrera atera", erantsi dute sindikatuek.

Elkarrizketarako prest daudela eta arduraz jokatuko dutela azpimarratu dute, "baina betiere berme batzuekin". Beraz, inbertsore bat agertu bitartean ez dute inolako kaleratzerik onartuko.

"Nola onartuko dugu inor kaleratzea, inbertsorerik izango dela ziurtatuta ez badago eta epe laburrean lanpostu gehiago beharko direla jakin gabe?", galdetu dute. Gainera, “ez dakigu ze baldintzatan aterako liratekeen 160 langile horiek lan-erregulazioko planetik", ohartarazi dute.

Enpresa-batzordea eta zuzendaritzak hilaren 10ean batzartuko dira berriro.

Bestalde, datorren astean mobilizazio gehiago egitea erabaki dute langileek asanbladan. Oraingoz, manifestazioa deitu ostegunerako, Basaurin, 19:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Basauriko bideoak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak gaur